Xalok - Dietética y nutrición
20
ENE
2015

ZUZENDUTAKO JARDUERAK

Posted By :
Comments : 0

IKASTARO BERRIAK OTSAILETIK AURRERA!!!

Tonifikazio egokia eta kualitate fisikoak (indarra, erresistentzia, bizkortasuna, malgutasuna…) era egokian garatzeko lana egingo dugu, ongizatea eta erlaxazio orokorra bilatzen lagunduz.

Ordutegia eta jardueraren asteko maiztasuna aukeratzeko posibilitatea. Gutxienez 4 pertsonako taldeak. Saio intentsiboen aukera.

TONIFIKAZIOA:

 1. Body Pump

Barra eta diskoekin egindako entrenamenduaren iraultza, mundu osoan zehar arrakasta izaten ari dena. Gorputz osoko muskulatura indartu, tonifikatu eta definitu egiten ditu, muskulazio teknika eta ariketa fisio-terapeutikoen konbinaketaren bidez. Gorputzeko posturaren hobekuntza nabarmena izango da.

 2. Circuit Training

Gune edo ariketa ezberdinak dituen ibilbidea osatzean datzan entrenamendu mota da. Ariketak, gorputzeko talde muskular bat jarraian egindako bi ariketetan ez lantzeko antolatzen dira, eta gorputzeko atal guztiak era harmoniko batean lantzea bilatuko da.

 3GAP

 Ipurmasailak, sabelaldea eta hankak sasoian mantentzeko modu berria.

4. Abdominalak

30 minututan abdominalak egitea, gantza erretzeko eta abdominal ezin hobeak egiteko entrenamendu egokiena da. Ariketa taula hau, zonalde abdominala espezifikoki lantzeko diseinatua dago.

 

CARDIO:

Pausuak egiteko eta ariketaren intentsitatea erregulatzeko step (plataforma) edota bosu (gainazal ezegonkorra)… gisako tresna ezberdinak erabiliz egindako koreografiak dira.

 

LASAIAK:

 1. Bizkar osasuntsua

Bizkarreko arazoak, bai zonalde zerbikalean nola dorsal edo lunbarrean, dituzten adin guztietako pertsonei laguntzea helburu duen klasea da. Bizkar osasuntsua programa, medikuaren aginduz datozen pertsonei edota bizkarreko arazo arinak edota min hauen prebentzioa egin nahi duten pertsonei zuendua dago.

 

FITNESS:

 1. Fit cardio

Fitness-eko gelan (30 minutuko iraupena): fitness-eko gelan egindako zirkuituak dira, helburu ezberdinak dituztenak eta istalazioan dauden makina eta material ezberdinak erabiliz egiten dira.

 

Sobre el autor

Dejar Comentario

*

dieciocho + 10 =