Xalok - Dietética y nutrición
18
JUN
2015

RUNNING EGITEN HASI

Posted By :
Comments : 0

“Egunero euria”, Mordorren bizi garela dirudi” edota “kalean hotza egiten du” adierazpenak zentzua izaten uzteko puntuan gaude. Eguraldi onaren helduerarekin abagune ezin hobea iristen zaigu jarduera fiikoa egiten hasteko eta lerro hauen bitartez, RUNNING egiten hastea gomendatu nahi dizuet.

Baina… zer da RUNNING-a? Ba bizitza osoan egin dugun korrika saioa, Zapatillak jarri eta lasterka hastea. Eta… zergatik ekintza hau egin? Oraintxe bertan azalduko dizuet:
19140311_m
-Egiteko erraza den ekintza da, sailtasun teknikorik gabe. Edonork oinez ibiltzen edo korrika egiten daki.
-Merkea da. Soilik arropa erosoa eta zapatila batzuk izatea da beharrezkoa.
-Norberak nahi duen ordutegian egiteko aukera du.
-Onura asko ditu: bihotza osasuntxu mantentzen laguntzen du, birika ahalmena handitzen du, hanken muskuloak  indartzen dira, era naturalean galtzen den hezur tejidoa murrizten laguntzen du, estresa murrizten du eta noski, gorputzaren pisua mantentzen laguntzen du ere.
Hala ere, oso gauza argia izan behar dugu. RUNNING egiten hasteaz hitz egiten hari gara, beraz, presak alde batera utzi behar dira. Horregatik ondoren oinarrizoak diren gomendio batzuk aipatuko dizkizuet:
-Hasiera progresiboa izan behar da, beraz, astean 2-3 egunean harituko gara, beti tartean atsedenerako egun bat utzita.
-Haieran tarteka harituko gara, tarte batzuk ibiltzen eginez eta beste batzuk korrika lasaian. Saio bakoitzean korrika lasaian 10’-15’ batutzearekin soberan izango dugu hasieran (tarte guztiak batutzen). Adibidez: 4’ ibiltzen + 2’ korrika lasaian. Hobekuntzak nabaritzen dituzunean, ibiltzen egiten diren tarteak murrizten joan beharko dira eta korrika lasaian egiten dituzunak, berriz, handitu.
-Gorputza prestatzeko, saio bakoitzaren aurretik, beroketa ariketa batzuk egin beharko ditugu (artikulazioak mugitu eta muskuloak luzatu). Era honetan ekintza fisikorako gorputzaren adaptazioa progresiboki egingo da, korrika egiteko erabiltzen ditugun muskuloak temperatura hartuko baitute.
-Saioa bukatu ostean, muskuloak luzatu beharko ditugu, ahal dugun eta hoberen erlajatzeko.
-Justo bazkaldu ostean ez dugu korrika saiorik egingo.
-Saio bakoitza hasi aurretik eta bukatutakoan hidratatu behako gara.
-Eguneko erdiko orduetan ez dugu korrika saiorik egingo, bero gehiegi egiteko aukerak daudelako.
stock-footage-animated-silhouette-loop-of-people-running-on-a-white-background
Eta agujetak izaten baditugu zer? Agujetak izatea gauza arruntena da, azken finean nrmalean egiten ez dugun ariketa bat egiten gaudelako. Baina era berean arruntena ekintza egiten hasten garenean izatea da. Agujetak kentzeko erarik errazena… ba esan behar dizuet ez dagoela metodorik. Normlean agujetak agujeta gehiagorekin kentzen direla esaten da, beraz, konstantzia izatea eta aurreko gomendioak jarraitzea proposatzen dizuet. Agertuz gero, azkar Joan egingo dira.
Sobre el autor

Dejar Comentario

*

14 − once =