Xalok - Dietética y nutrición
26
MAY
2015

FAXA LUNBARREN ERABILERA LUNBALGIETAN

Posted By :
Comments : 0

Faxa lunbarren erabilera oso ohikoa da, baina erabilera egokia ematen al diegu?

Zonalde lunbarra posizio egokian mantentzen laguntzea da faxa lunbarren helburu nagusia, horrela, muskulatura lunbarraren lan karga gutxituz. Horrela, bizkarra babestu, eta min eta lesioak gutxitu edota ezabatzea helburu izango du.

faja-lumbar-lumbotrain-bauerfeind

FAXA LUNBARRAREN ARRISKU ETA KONTRAINDIKAZIOAK

Faxaren etengabeko erabilerak edota denboran zehar erabilera luzeak, ondorio hauek ekar ditzake:

-Azaleko arazoak

-Tentsio arterialaren igoera

-Izterrondoko etenen sortzea

-Atrofia muskularra: bizkarrezurra eustez arduratzen diren muskuluek lana egitez uzten dutelako. Horrela bada, muskulatura ahuldu egiten da, horren ondorioz mina handituz.

-“Segurtasun sentsazio faltsua”: faxa lunbarrak erabiltzen dituzten langile edota kirolariek, lesio edota gaixotasunetatik babestuak daudela pentsatzen dute faxa erabiltzeagati, eta horren ondorioz, esfortzu handiegiak egiten dituzte, lesio arriskua areagotuz.

INDIKAZIOAK

-Pertsona sano eta aurretik lunbalgiak izan dituzten pertsonetan, bizkarrarentza gehiegizkoa de esfortzu bat egiteko (karga handiak jasotzeko)

-Lunbalgia AKUTUETAN: lunbalgia prozesu akutuetan, bizarreko muskulatura zati bat atrofiatu egiten da, kontraktura muskularraren ondorioz. Kontraktura honek, bizkarrak gorputzaren pisua mantentzeko duen gaitasuna gutxitzen du. Era berean, desoreka horrek, kontraktura muskularra areagotuko du, min lunbarra handituz.

GOMENDIOAK:

-Atrofia muskularra saihestu edota bere ondorioak gutxitzeko, faxa, lehenengo egunetan soilik erabili beharko litzeteke. Bere betiko erabilera saihestu beharko litzateke.

-Garrantzitsuena, gure zonalde abdominaleko muskulatura indartzea da (faxa abdominala: faxa natural moduan lan egingo baitu).

Sobre el autor

Dejar Comentario

*

5 × cuatro =