Xalok - Dietética y nutrición
02
JUL
2014

ERKUDEN SAN MARTINI ELKARRIZKETA, ETXARRI-ARANATZEKO I.GO TRIKU-TRAILEKO PARTE HARTZAILEA

Posted By :
Comments : 0

TRIKU TRAIL
Alde batetik, trail-running amerikarraren eta baso hostotsuetako ibilbidide luzeak eta bestetik, gure mendietako lasterketetako berezitasunak-basoko garaiera ezberdinak eta ezberdintasun grafiko oso handiak- nahasten dituen lasterketa originala da, guzti hori kirol hau egiteko ingurune ezin hobean.
Lasterketa honek, historikoki ere bere garrantzia izan du, izan ere, lasterketan zehar trikuharrien 5 aztarnategi zeharkatuko ditugu-hortik dator lasterketaren izena “Triku-Trail”, eta gainera, Gipuzkoa eta Nafarroako muga geografiko eta politikoan zehar ibiliko gara, guzti hori, lasterketa osoan zehar babestuko gaituzten pagadi ikusgarri eta harizti magikoez inguratuta.
http://trikutrail.wordpress.com/

1376342_435416806562113_227015086_n

ERKUDEN SAN MARTINI ELKARRIZKETA
Erkuden, Etxarri-Aranatzeko bizilaguna da, 38 urte ditu eta duela lau urte hasi zen korrika egiten. Udazken-neguan errepidean egiten du korrika eta udaberri-udan mendian. Etxarriko lehenengo emakumezkoa izan zen sailkapenean, 2h 43’-ko denborarekin.
10448785_704178129629209_7987066213167860008_n

1. Lasterketa honetarako modu bereziren batean prestatu al zinen? Elikadura, entrenamenduak…
Martxoa inguruan, errepidea utzi eta mendian entrenatzen hasi nintzen, batez ere Triku-Trail ibilbideko zatiak egiten.
Elikadurari dagokionean, frogaren aurreko astean karbohidratoen kontsumoa handitzen saiatu nintzen, eta frogara hidratatuta iristen.

2. Nola ikusi zenuen zure burua?
Lasterketa honetarako gogo handia neukan, urduritasuna… Lasterketari hasiera ematen zion suziria entzun nuenean, lasterketan kontzentratu eta ondo pasatzen saitu nintzen. Igoeretan jaitsieretan baino hobeto ikusi nuen nire burua.

3. Kontaizkiguzu lasterketaren nondik norakoak.
Lehehengo zatian asko disfrutatu nuen. Oso ondo sentitzen nintzen, sentsazio onak nituen, korrika egiteko eguraldi ona egiten zuen, giro ona… korrika egiteko baldintza ezin hobeak.

4. Noiz hasi zinen sentsazio txarrak izaten?
Txaigorritik aurrera Irumugeta alderantz nindoanean, belaun batean mina sentitzen hasi nintzen. Azkeneko entrenameduetan molestia batzuk sentitu nituen, batez ere jaitsieretan. Belauna asko ez kargatzen saiatu nintzen. Fagamendira nahiko ondo iristea lortu nuen. Fagamenditik helmugarainoko jaitsieretan bikiek arazoak eman zizkidaten: bolak igo zitzaizkidan eta ezin nuen korrika egin!! Gelditu egin nintzen, luzaketak egin eta helmugara iristea lortu nuen. Zer nolako poza!!

5. Zer iruditu zitzaizun lasterketaren antolakuntza?
Oso, oso ona. ZORIONAK!!
10484737_471552372948556_450006237324476034_n

6. Eta anoa-postuak?
Oso ondo. 7 anoa-postu izateak lasaitasuna eman zidan. Banekien, likido eta solidoak lasterketa osoan zehar izango nituela
10365963_704122219634800_7849391506255552726_n

7. Zer hobetuko zenuke hurrengo ediziorako?
Zaila da hobetzea…

8. Datorren urtean berriro parte hartuko al duzu?
Sasoi onean egotea eta berriro parte hartzea espero dut.

9. Nola animatuko zenituzke korrikalariak II.edizioan parte hartzera?
Mendian korrika egitea gustatzen bazaie, entrenatzeko esango nieke, eta aukera badute, Triku-Traileko ibilbidean zehar… eta ondo pasa!! Lasterketa oso polita da!!

10. Beste zerbait gehitu nahiko zenuke?
Mila esker beraien denbora eta ilusioa “mobida” guzti hau antolatzen jarri duten guztiei!

ESKERRIK ASKO ERKUDEN! XALOKEKO TALDE GUZTIAK ZORTE ONA OPA DIZUGU!

10463021_704114576302231_6189803353984850411_n10329029_704148962965459_1367281597390982013_n10172596_452980891472371_1335203678955991191_n10505603_704121016301587_3965269168212570756_n

Sobre el autor

Dejar Comentario

*

6 − uno =