Xalok - Dietética y nutrición

“Amets badezakezu, egin dezakezu”. Eman lehenengo urratsa eta aurre hartu denborari”

Ez galdu denbora inori kontatzen, hartu telefonoa eta eskatu hitzordua. Hori egitea lortzen baduzu, denborarekin dugun laisterketa irabazten hasiko zara.


anacarmen

  • DIETETIKA ETA ELIKADURA

    Ana Carmen Huarte, NA00154 zenbakidun elkargokidea, dietetika eta elikadura saileko arduraduna da.

    anacarmenhuarte@xalok.es

    “Esperientziak esaten dit ez dagoela errezeta magikorik. Ordenan eta orekan dago gakoa. Nire ustez, ezinbestekoa da kontsultara etortzen zaidan paziente bakoitzaren gustu pertsonalak errespetatzea. Prestakuntza zabala dut, egunero sakondua, eta, hura oinarri hartuta, elikadura era guztiak egokiak direla ondorioztatu dut, baldin eta dietaren ekarpen nutrizionala pertsona-paziente bakoitzaren elikadura beharretara egokitzen bada. Horrela, nik hainbestetan defendatu dudan oreka fisiko eta mentala lortuko dugu azkenik. Izan gaitezen gai osasun eta zoriontasun handiena lortzeko, eskura ditugun ezagutza guztiak aprobetxatuz.”

    Kontzeptu horiek kontuan hartuta, honako hauek landuko ditugu:

    Dieta terapeutikoak: obesitatea, kolesterola, hipertentsioa, diabetea, azido urikoa, anemia, kardiopatiak…

    Dieta alternatiboak: dieta disoziatuak, makrobiotikoak, barazkijaleak, proteikoak…

    Kirol elikadura

    Haurdunaldi eta edoskitzaroko dietak

    Elikadura heziketa

    Kirol frogetarako anoa-postuen prestaketa

    Anorexia eta bulimia

    Oposaketetarako prestakuntza

    Elikadurari buruzko hitzaldiak

    APPCC sistemak burutzea elikadura industrientzat

    Elikadura higienean formakuntza (lehengo elikagaien manipulatzaile karneta)

  • KIROL MEDIKUA

    EDUARDO ARMIJO DOKTOREA, 31/05411 zenbakidun elkargokidea, kirol medikuntzaren arduraduna da.

    “Kirolean, bizitzan bezala, jar ezazu bihotza, baina berarekin jolastu gabe”

    Eskainiko diren zerbitzuak:

    Esfortzu frogak

    Laktatoaren froga

    Azterketa medikoak

    Oposaketetarako prestakuntza

    Kirol medikuntza arloko kontsultak

  • PRESTAKUNTZA FISIKOA

    Gaur egun, jarduera fisikoa eta kirola errealitate sozialak dira. Baina zoritxarrez, jakina da kirol gaietan ezjakintasun handia dagoela eta, horren ondorioz, maiz kalteak gerta daitezkeela (lesioak, kirol jarduera bertan behera uztea motibazio ezagatik, helburuak ez betetzeagatik…). Horregatik, entrenamenduaren plangintza egokia egin behar da. Hori da, hain zuzen, kirol jardueran arrakasta izateko bide seguru bakarra.

    Eskaintzen diren zerbitzuak:

    Egokitzapen fisiko orokorra

    Osasuna sustatzera zuzendutako entrenamendu plan pertsonalizatuak

    Lehiaketetara zuzendutako kirol entrenamendu plan pertsonalizatuak

    Entrenamendu erritmoak baloratzeko laktatoaren testa

    Bakarkako saioak edota talde murriztuak

    Oposaketetarako prestakuntza

    IVEF/INEF-eko sarrera frogaren prestakuntza

  • FISIOTERAPIA

    Egiten ditugun tratamenduak:

    Bizkarreko minak, honako hauek sortuak: tentsioa, estresa, gainkarga muskularra, kontraktura, alterazio posturalak, ornoen lerrokatzean dauden alterazioak (eskoliosia, hiperlordosia…).

    Kirol lesioak: lesioaren tratamendua, berriz gaixotzeari aurrea hartzea, kirol esfortzu baten ondorengo errekuperazio muskularra, kirol jarduerarako prestakuntza…

    Arazo traumatologikoak: tendinitis-tendinosiak, periostitisak, bihurdurak, burtsitisak, luxazioak, haustura baten ondorengo inmobilizazioek eragindako ondorioen tratamendua…

    Arazo erreumatologikoak: artritisa, artrosia…

    Zefaleak: tentsionalak, jatorri zerbikal edo temporo-mandibularrekoak (bruxismoa), migrainak, buruko minak…

    Zirkulazio arazoak: edemak eta hanketako hanturak, hanka nekatuak, zelulitisa…

    Linfedemak

    Fibromialgiak

    Patologia neurologikoak: alterazio neurologiko periferikoak (ziatika, tunel karpianoa…)…

    Kirurgia artikular baten aurreko eta ondorengo tratamenduak

    Haurdunaldi eta erditze ondorengo tratamenduak: bizkarreko, aldaketako eta gerriko minak, haurdunaldiko ziatikak, hanketako edemak eta barizeen prebentzioa.

    Kirurgia plastiko baten ondorengo tratamendua: errekuperazioa bizkortzea absortzioa azkartuz: fibrosia.

    Ziztada lehorra

    Fibrolisis diakutaneoa

    Osteopatia